aequus
ENSEMBLE

Ibilbidea

10 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Aequus Ensemble-k proiektu artistiko ugaritan parte hartu du hainbat abesbatza talderekin batera. Adibide gisa, A. Vivaldiren Gloria, G.B. Pergolesi-ren Stabat Mater, W.A. Mozart-en Requiem edo G. Fauré-ren Requiemetik, musika garaikidea den O. Gjeiloren Sunrise Mass-eraino aipa ditzakegu.

Euskal Herriko hainbat lekutako eta adin ezberdinetako musikariz osatutako taldea da, sortu zenetik Aitor Biain Bidartek zuzendua. Berriki Ganbara Faktorian sartu da eta, abesbatza taldeekin duen lankidetza alde batera utzi gabe, bere ibilbideari ekin dio programa propioak eginez. Bere azken interpretazioen artean, azpimarratzekoak dira W.A. Mozart-en Divertimento Kv. 138, F. Mendelssohn-en Harientzako 10. Sinfonia, B. Britten-en 4. Sinfonia Sinplea edo J. Sibeliusen Impromptu 5.

Ilusioz beteriko hogeita hamar hari instrumentu musikarik osatua, proiektu desberdinak gauzatzeko asmoz taldea haize eta perkusio-joleekin osatuko da laster, honela L. V. Beethoven, F. Schubert edo F. Mendelssohn-en programa sinfonikoak interpretatzea ahalbidetuz.

Horrez gain, musika instrumentala sustatzeko helburuari jarraiki, Aequus Ensemblek kontzertu didaktikoak antolatzen ditu instrumentujole gazteentzat eta musika ikasleentzat. 

Zuzendaria

Aitor Biain Bidarte

Klarinete, saxofoi eta kantu ikasketak egiten hasi zuen musika ibilbidea (Oñatiko Musika Eskolan). Ondoren, Kantu ikasketak (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan), Musikaren Pedagogia ikasketak (Musikenen), Abesbatza eta Orkestra zuzendaritza ikasketak (Musikenen) eta Investigación musical masterra (UNIR) eta Gestión Cultural formakuntza jaso du. Bestalde, informatikan Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Hainbat zuzendaritza ikastaro eta seminario egin ditu ospe handieneko irakasleekin. Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren, Bergarako Orfeoiaren, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren, Hots Abesbatzaren eta Ganbara Gazte-Txikiren zuzendaria da. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu, tartean Zuzendari onenari emandako bi sari (Tours/Frantzia eta Arezzo/Italiako nazioarteko lehiaketetan). 5 disko grabazio zuzendu eta editatu ditu eta 30 lanetik gora estreinatu. Aldizka, tailer eta seminarioak ematen ditu. KUP Taldean abesten du. Honekin batera, Oñatiko Musika Bandako zuzendari da eta baita Aequus Ensemble orkestra sinfonikokoa.

2019-21 denboraldian EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza)ko zuzendari izan da Basilio Astulezekin batera.

Hurrengo

Emanaldiak

Datozen egunetarako ez da emanaldirik aurreikusten

Musikariak

BIOLINA

Amaia Garro
Maider Otegi
Maitane Suinaga
Maitane Bengoa
Susana San José
Alazne Suinaga
Beñat Askargorta
Lander Mujika
Maialen Txintxurreta
Luis Usatorre
Mauri Díaz
Arantzazu Calvo
Mirari Ortiz de Elguea
Josune Ena
Maitane Anda
Sonia Merino
Maider Beltrán
Uxue Gómez
Sara Txintxurreta
Nerea Parra
Ane Yu Calvo
Igor Martínez

BIOLA

John Prieto
Aintzane Bergara
Izaskun Heredia
Leire Tapia
Jabier Retegi

BIOLONTXELOA

Jokin Garmendia
Markel Zeberio
Gorka Isulain
Naiara Azpeitia

KONTRABAXUA

Ander Alonso
Nagore Sanz

FLAUTA

Eneritz Jauregui
Aitor Galdos

KLARINETEA

Edurne Zabalo
Jon Lopez

OBOE

Blanca García de Amezaga
Aurea Iñurritegui

FAGOT

Iker Mariñelarenak
Iñaki Aguirreurretra

TRONPA

Susana Plumed
Anaitz Loyola

TRONPETAK

Mikel Maniega
Julen Carrero

PERKUSIOA

Kepa Lopez

ARGAZKIAK

2023
Oñatiko Mikel Goiangeruaren Parrokia
2023
Oñatiko Mikel Goiangeruaren Parrokia
2023
Arrasate

Kontaktua

Elkarte edo pertsonaren bat gurekin kontaktuan jartzeaz interesatua balego, segidan zehazturiko telefono edo/eta helbideetara zuzendu daiteke. Edo, nahi izanez gero, zuzenean  mezu bat idazteko aukera ere badago. Ahal bezain laster erantzuten saiatuko gara.

AEQUUS ENSEMBLE
Zuzendari Artistikoa
·
Aitor Biain Bidarte
·
+34 679 56 57 54
Lehendakaria
·
Amaia Garro
·
+34 699 83 06 21
Eskerrik asko! Zure mezua jaso dugu!
Oops! Zure mezua jasotzean arazoren bat izan dugu, saiatu berriz mesedez.
© 2024 Ganbara Faktoria.
Lege-oharra
Cookie-politika
EUS