Ganbara Kantu Eskolak 2004an argia ikusten du, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren babespean, garai hartan herrian zegoen musika zaletasuna eta haur abesbatza arloan ikusiriko hutsuneak bultzaturik. Estreinaldia Oñatin egiten badute ere, Euskal Herrian zein penintsulan zehar kontzertuak eskaintzen ibiliak dira. Txiki txikiak izanik handitzen handitzen doaz neskatila mutikoak kantuari dagokionean, 3 eta 18 urte bitarteko haurrez osatutako talde desberdinek egiten bait dute eskola.
Kontzertuez gain pisuzko beste hainbat proiektu dira esanguratsuak, 15 urteko ibilbide honetan; hala nola ipuin musikatuak, disko argitalpenak eta nola ez, sariketa ezberdinak, azken hauetan sari garrantzitsu batzuk lortuz.
Handitzen handitzen, esandako moduan, garrantzisko zenbat produkzio propio ere sortuz. Hala nola, bi urtean behin ematen diren Kantua Kalean eta Oñati Ezagutuz ekimenak: herria, bere ondarea eta musika uztartuz. Argiaren Hotsa (2016) Oñatiko Parrokia handiaren itxura guztiz aldatuz musika, kolore eta argiz atonduz eta Euskal mitologia, gure historia (2018). Haratago joanik, baita txiki hasita handitzen handitzen sortutako musikalak, Altxorraren Uhartea (2015) eta Euskal Herriko Antzoki esanguratsuenetan emaniko Pinotxo hariekin lotu gabe (2017) musikala.
Klarinete, saxofoi eta kantu ikasketak egiten hasi zuen musika ibilbidea (Oñatiko Musika Eskolan). Ondoren, Kantu ikasketak (Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan), Musikaren Pedagogia ikasketak (Musikenen), Abesbatza eta Orkestra zuzendaritza ikasketak (Musikenen) eta Investigación musical masterra (UNIR) eta Gestión Cultural formakuntza jaso du. Bestalde, informatikan Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatearen eskutik. Hainbat zuzendaritza ikastaro eta seminario egin ditu ospe handieneko irakasleekin. Euskal Herriko Unibertsitateko abesbatzaren, Bergarako Orfeoiaren, Oñatiko Ganbara Abesbatzaren, Hots Abesbatzaren eta Ganbara Gazte-Txikiren zuzendaria da. Hainbat eta hainbat sari irabazi ditu, tartean Zuzendari onenari emandako bi sari (Tours/Frantzia eta Arezzo/Italiako nazioarteko lehiaketetan). 5 disko grabazio zuzendu eta editatu ditu eta 30 lanetik gora estreinatu. Aldizka, tailer eta seminarioak ematen ditu. KUP Taldean abesten du. Honekin batera, Oñatiko Musika Bandako zuzendari da eta baita Aequus Ensemble orkestra sinfonikokoa.
2019-21 denboraldian EHGA (Euskal Herriko Gazte Abesbatza)ko zuzendari izan da Basilio Astulezekin batera.
Bergaran jaio zen (2000) eta Bergarako musika eskolan egin zituen lehen musika ikasketak. Batxilergo musikala egin ondoren, Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen kantu ikasketak, Haizea Muñoz eta Mercedes Astuy irakasleekin. Gaur egun Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene) kantu
ikasketak gauzatzen ari da Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin eta Itziar Barredo eta Maciej Pikulski errepertoristekin.
Esteban Urzelai, Isabel Mantecón, Roland Böeger, Mikael Wedar, Fernando Mariña, Lone Larsen eta Josep Vila i Casañasen eskutik, abesbatzen zuzendaritza teknikari buruzko ikastaroetan parte hartu du.
Hainbat abesbatza talderekin kolaboratu du, hala nola: Bergarako Orfeoia, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Kup Taldea, Suhar Korua, Studium Aureum, Kea Ahots Taldea, Euskal Herriko Gazte Abesbatza eta Conductus Esemble, besteak beste. 2017an Munduko Gazte Abesbatzako (World Youth Choir 2017) kide izan zen Zoltán Pad eta Ken Wakiaren zuzendaritzapean.
Euskal Herriko hainbat abesbatzen zuzendari artistikoa da: Bergarako Orfeoi Gaztea (Bergara), Ezoziko Ama Abesbatza (Soraluze), Ganbara Kantu Eskola (Oñati) eta Arabako Abesbatza Sinfonikoa (Gasteiz). Goikobalu Abesbatza eta Ganbara Faktoria taldeetan ahots teknikako irakasle gisa ere aritzen da.
Musikal moduan Ganbara Txiki taldeak aurkezten duen lehen produkzioa dugu. Luis Stevensonen historioa euskararatuta, Mary Donnelly eta George L.O.Strid-en musikarekin. Taldeko guraso talde batek, neska mutikoekin eta garaiko lantaldearekin sortutako, ordura arteko, produkziorik handiena. Herriko merkatarien elkartearekin elkarlanean aurkezten da, performace batzuren bidez, herriko kaleetan zehar 2014ko abenduaren 20an eta hilabete beranduago, 2015eko urtarrilaren 17an aurkezten da estreinekoz ikuskizuna: Oñatiko Zubikoa kiroldegiko frontoia lepo bete zen emaniko bi paseetan, ikusle guztiak pirata bilakatuz.
Herritik kanpo ere emanaldi bikoitza eskaini da: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian lehena, 2015eko apirilaren 25ean eta Maiatzaren 23 bigarrena, Arrasateko Amaia Antzokian.
Betirako arrastoa utzi duen musikala, DVD eta CD batetan bilduta argitaratzen du taldeak, eta berauen aurkezpena urte bereko uztailean aurkezten da herriko Santa Ana Antzokian.
Altxorraren uhartearen esperientzia aberasgarriaren ondorioz, taldea beste musikal baterako prestatzen da. Musikal osatuagoa bere osotasunean, atrezzoa, tramoia, dekoratuak, produkzio taldea, etab. Musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak, argi jokoak... batzen dituen bi ordu eta erdiko antzezlan musikatua da. Aski ezaguna den egurrezko panpina protagonista duen istorioaren euskarazko moldaketa bat, Ganbara Faktoriak sortua, beraz, ikuskizun berri bat. Guztira 75 lagun inguruko lan taldea, abeslari eta antzezleak barne. Bi urtez lanean aritu eta gero, ekainaren 16an estreinatzen da Oñatiko Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan eta hurrengo egunean ( 2017ko ekainaren 17an) beste bi pase eskaintzen dira.
Aurrez esandako moduan, produkzio lana osatuagoa eta handiagoa izateak ere bere fruitua ematen du eta produkzio lan hau, Euskal Herriko antzoki handiagoetara zabaltzeko aukera eskaintzen dio taldeari. Horrela, Azaroan beste bi emanaldi eskaintzen dira: Lazkaoko Areria Aretoan lehena urriaren 18an eta Azaroaren 21ean Donostiako Kursaal Aretoan bigarrena.
Hilabete beranduago, berriz, gabonetako haurren ikuskizunei zuzenduta Bilboko Euskalduna Jauregian ematen da, abenduaren 27 eta birari behar bezalako amaiera ematen dio taldeak, 2018ko urtarrilaren 3an Iruñeako Gayarre Antzokian.
Produkzio lan hau ere, nola ez, DVD eta CD batetan islatuta daude. Kasu honetan ere, musika konponketak, Mary Donnelly eta George L.O.Strid-enak dira.
Azken urteetan hasitako ibilbideari jarraipena eman nahi dio taldeak eta proiektu berri bat jartzen du martxan, Argiaren Hotsa, hain zuzen. Ikuskizunaren helburu nagusia herriari ikuskizun berri, desberdin eta berritzaile bat eskaintzea da; hala nola, abesbatzaz modu desberdin batetaz gozatzea.
Sorkuntza berriko espektakulua da, ia bere osotasunean euskaraz emana. Ikuskizun MULTIDISZIPLINARRA, HAU DA, disziplina desberdinak batzen dituena: olerkia-argia eta musika ( musika abestua eta instrumentala). Olerkigintza %100 euskaraz Andoni Salamerorekin elkarlanean.
Ohiko estenatoki bat erabiltzen bada ere, esan beharra dago, ikuskizun honetan Oñatiko Mikel Goiaingeruaren Parrokiaren estruktura guztiz aldatzen dela, elizaren txoko desberdinak azpimarratuz eta horrela, ikuslea/entzulea, partehartzaile aktibo bihurtuz.
Bi urtez lantzen jardun eta gero, Ganbara Faktoriaren beste produkzio handietako bat ematen da 2018ko irailaren 21ean, Oñatiko Kirrukuako zelaigune-lorategian; ikuskizunerako propio sortutako testu eta musikaz osatuta. Taldeak inguruan ezagutzen dituen bertsolari, idazle, olerkari...hitz egin ondoren, gaia lantzen hasten da eta horrela bakoitzari pertsonaia mitolojiko bat egokitzen dio, honen inguruko zertzelada batzuk aurreratuaz, lanean ekin dadin. Guztien testuak edo letrak jaso ondoren, hamar konposatzaile desberdinekin hitz egiten du, hauei musika jar diezaion.
Mitologia hitzaren terminología kontutan hartzen badugu, zera esan nahi du: Mitoak antzinako jainko eta heroiei buruzko kontakizun imajinarioak dira, beraz ez dute errealitatean inolako oinarririk. Mitoak naturako indarrak zergatik gertatzen ziren azaltzeko asmatu ziren eta horrela jarraitu zuten filosofía agertu zen arte. Beraz, mitología mitoen multzoa edo mitoen esanahia eta jatorria aztertzen duen zientzia da. Herrialde bakoitzak bere historian zehar bere mito propioak izan ditu eta horrela garatu du bakoitzak bere mitología. Euskal Herriak, nola ez, beste zenbait herrialderen antzera, hala nola, Egipto, Japonia, Txina, etab. Izan du berea eta oso esanguratsua gainera. Horixe aditzera ekartzea eta erakustea da helburu nagusia; eta noski, hau guztia musikaren bitartez. Proiektu honen helburu nagusia ikasturte guztietan eskaintzen den moduan, musikal bat prestatzea da.
7 oinarri zehazten ditu Ganbara Faktoriak ikuskizun honetan: horrela, ikuskizunerako deia luzatzen dute joaldun naparrek herriko kaleetan zehar (DEIALDIA). Herriko zelaigune - lorategi pribatu batetan eskaintzen da emanaldia, horrela, zelaiko txoko desberdinak aprobetxatuz; errekatxoa, zuhaitzak, basoa, zelaia… horretarako txoko bakoitza behar bezala girotzen da (GIROTZEA). (NARRATZAILEA) Istorioa gidatuko duen narratzaileak eramango du emanaldiaren haría. (PROIEKZIOA) Aurrez aipatutako narratzailea badago ere, pantaila erraldoi batzuetan proiektatuko da irudia, ikus- entzule guztien begi eta belarrietara heldu dadin irudia. ARGIZTAPENAk sekulako garrantzia izango du txoko eta ikuskizunaren atal bakoitzean. (ANTZERKIA) Giroa, historia kontalaria eta proiektatutako irudiez gain, neska mutikoek antzerki txiki batzuez atonduko dute funtzioa eta guztia, nola ez MUSIKAREKIN osatuta.
Jokaldi berdina errepikatzen da urtebete ondoren, Zumarragako lehiaketan. Ganbara Txikiko gaztetxoek bigarren saria eskuratzen dute ahots zurien modalitatean.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, 2011. honetan Zaragozako Ejea de los Caballeroseko Abesbatzen lehiaketa nazionalean parte hartzen du taldeak 2. saria eskuratuz gazteen modalitatean, Balentziako Santisima Trinidad abesbatzaren ondotik.
Hiru urtez jarraian urrezko garaikurraren jabe egiten da Ganbara Txiki taldea, sariketa honetan, adin eta tamaina ezberdinetako taldeekin lehiatu ondoren.
2010eko apirilaren 25ean bere lehen garaipena lortzen du taldeak. Horren ospetsua den nazioarteko habaneren lehiaketan parte hartu ondoren. Zorionekoak orduko txiki eta gazteak. Lehen aldiz nazioarteko lehiaketa batetan aurkeztu eta irabazle suertatzen da taldea, habaneretan onenetakoak diren talde Kubatarrei aurre hartuz.
Elkarte edo pertsonaren bat gurekin kontaktuan jartzeaz interesatua balego, segidan zehazturiko telefono edo/eta helbideetara zuzendu daiteke. Edo, nahi izanez gero, zuzenean mezu bat idazteko aukera ere badago. Ahal bezain laster erantzuten saiatuko gara.